SORTU Inprimatu

Dena dago geure baitan; txikitan izan ginen kimua, handitan izango garen fruitua.
Dena dago geure inguruan; gertuko esanen doinua, urrutiko izanen oihartzuna.
Dena dago geure azalean; doanaren bitsa eta arnasa, datorrenaren hatsa eta lorratza.
Dena dago geure eskuetan, letrak josi, berbak brodatu, zentzuak tindatu eta taupadez busti, horixe baita niretzat sortzea.