LUMA IZOZTUA BEROTZEKO HAMAR AHOLKU |
1- “Ez dakit ezer”. Gai arrotzari etxean leku egin.
- Konektatu gaia norbere emozioekin: zer eragiten dit niri gai honek? - Ezereza ere emozioa da. Ezer sortzen ez badit, ezerez horri tira egin.
2- “Zer idatziko dut nik honetaz?” Irakurle konplize bat hautatu.
- Nori hitz egin nahi diot? Amari, lagunari, aitari, haur bati... - Hautatu pertsona zehatz bat, zenbat eta hurbilagoa hobe. Haren hizkera, haren izaera, haren emozio, ideia eta ikuspuntuak hartu gogoan.
3- “Ez daukat iritzirik gai honetaz”. Kate motzean aritu: nigandik zugana.
- Lehen pertsona plurala oso orokorra da. Lehen pertsona singularrak zure “ni”arekin konektatzen lagunduko dizu, zuzen eta azkar. Hortik abiatuz gero, errazago “ezkonduko” zara aukeratu duzun irakurle konplizearekin.
4- “Zenbat lerro egin behar ditut?”. Paper zuria zerrendez marraztu.
- Paper zuriak eragindako zorabioa azkar pasatzen da paper hori zerrendez betetzen baduzu. Adib: gaiarekin loturiko bost hitz, bost aditz, bost adjektibo, pare bat galdera eta aipatu emozioa laburbiltzen duen *esaldi nagusi bat.
5- “Ez daukat estilorik”. Dakidanari tira egin.
- Urte hauetan ikasten joan izan zaren esamolde, hitz-joko eta ehun euroko berba guztiak apuntatu, nahiz eta gaiarekin zer ikusirik ez izan.
6- “Hau da kaosa!”. Zirriborroak multzotan banatu.
- Zirriborro guztiak hiru multzotan banatu, orden honetan: 1- AMAIERA (*esaldi nagusia) 2- AURKEZPENA: anekdota hurbil bat 3- ARAZOA / KORAPILOA: anekdotaren ildotik jarraituz
7- “Ez daukat denborarik hau guztia lotzeko”. Puntada laburrez josten hasi.
- Multzo bakoitzeko hitz, datu eta ideiak bata bestearekin josten hasi, puntada laburrez, norentzat ari garen burutik kendu barik. Erabili: 1- Esaldi motzak. 2- Bi puntuak. 3- Galdera-erantzunak.
8- “Hau txorrada!”. Takada batean idatzi, boligrafoa paperetik jaso gabe.
9- “Ulertuko ote ?”Soberan dagoena kendu eta ondo dagoena nabarmendu.
- Esan gura duzun hori nabarmendu, alferrikoak kenduz. Motz geratzen zarela uste baduzu, sartu hitz-joko edo esamolderen bat hasieran.
10- “Beste hura jarri banu?” Garbira pasa eta ozenki irakurriz errepasatu.
- Konfidantza izan egindako horretan, eta paragrafoz paragrafo garbira pasa. - Ahoz gorako azken irakurketarekin erritmoa markatuko diozu, azken koma eta puntuak jarriz edo kenduz. |