GIDATU Inprimatu

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria, Gipuzkoan bizi den bizkaitarra naiz. Etxean esaten didate oinez baino lehen ikasi nuela berba egiten. Hargatik edo, oso gustuko dut hitza. Denetarik egiten dut berarekin: idatzi, irakurri, ozenki irakurri, kontatu, kantatu, irudiekin lotu, musikarekin ezkondu, berria asmatu…

Behar bada, horrexegatik lan egiten dut, tarteka, bakarrik etxean, eta, tarteka, jendearekin kalean. Zorionez, ikasi nuen oinez ibiltzen eta baita autoa gidatzen ere, eta halaxe joaten naiz hainbat lekutara tailerrak antolatzera, maleta lagun hartuta. Umeekin aritzen naiz, batik bat, nahiz eta, batzuetan, gazteekin eta helduekin ere jardun. Prest nago, ordea, bestelako lekuak ere bisitatzeko, bulegoak, enpresak... hitzak eta esanahia baitira, niretzat, kategoria nagusiak.

Gustuko dut sortzea eta gustuko dut sortaraztea, biekin disfrutatzen baitut.

Nitaz gehiago jakin gura baduzu: